Scratch sortu zutenek haren inguruan elkarbanatzean oinarritutako komunitatea eraiki dute scratch.mit.edu webgunearen bidez. Honako aukerak ematen dizkigu webguneak:
- Jendeak egindako Scratch proiektuak ezagutu: bilaketa tresna edo nabegazioarekin, eskegitako 3 milioi proiektu ikus ditzakegu, mota guztietakoak. Proiektu hauek orrialdean bertan jar daitezke martxan, edo beste webgune batetan itsasi Youtube bideoekin egiten den bezala.
- Izena eman: honela gure proiektua eskegi dezakegu webgunean, besteei ezagutarazteko; lagunak egin eta hauekin harremanetan jarri; Scratch proiektutan iruzkinak egin eta proiektu gogokoenak markatu.
- Laguntza: Scratchekin arazo edo zalantzaren bat izanez gero, foroak erabili ditzakegu galderak egin eta erantzuteko.
Atzoko sarreran aipatutako hobekuntzez gain, Scratch komunitatean izena eman eta bertan proiektua publikatzea balorazio positibo bat suposatuko du.
No comments:
Post a Comment