Askotan erabiltzen dugu ordenagailua dokumentu bat idazteko, mezu bat bidaltzeko, musika entzuteko edo jolasteko. Adibidez, dokumentu bat idazteko lehenengo gauza testu prozesadorea martxan jartzea da eta musika entzuteko musika erreproduzitzailea. Bai testu prozesadorea, bai musika erreproduzitzailea ordenagailu programak dira.
Ikusten denez, orokorrean jendeak kontsumitzaile gisa erabiltzen ditu programak eta ez diseinatzaile edo sortzaile moduan. Informatika sortzaileak kontsumitzaile pasiboaren jarrerari buelta eman nahi dio, ezagutza eta praktika informatikoak erabiliz gaur egun hainen ohikoak diren tresna informatikoak sortzen laguntzeko. Unitate didaktiko honen helburu nagusia, ikasleek informatika sortzailearen inguruko oinarri soil batzu eskuratzea da.

No comments:
Post a Comment