Azpian proiektuak bete beharko dituen gutxieneko baldintzak topatuko dituzue. Ongi irakurri ondoren, egin beharreko lehenengo gauza plangintza bat idaztea izango da. Plangintza honek zera zehaztuko du: zein elementu beharko dira proiekturako (sprite edo panpinak, aldagaiak, etab), ze interakzio edo elkarrekintza izango duten haien artean, nola gertatuko dira interakzio horiek, etab. Plangintza Google Drive testu prozesatzailearekin idatzi behar da, ondoren irakaslearekin elkarbanatzeko.
- Jokalari bat ordenagailuaren kontra. Abiadura finko batean mugitzen hasiko da pilota, jokalaria dagoen aldera.
- Pilotak jokalariaren pala zenbatetan jo duen jakiteko zanbatzaile bat egonen da.
- Zenbatzailea kopuru batera iristean, pilotaren abiadura handituko da.
- Pilotak jokalariaren aldeko ertza ukitzen duenean, jokalariak galduko du.
- Zenbatzailea beste kopuru batera iristen denean, jokua irabaziko dugu.
- Azken bi kasuetan, programaren hondoa aldatuko da gertatu dena jakinarazteko.

No comments:
Post a Comment