Atzo Scratch-ekin lehen hartuemana izan eta gero, gaur programarekin sakontzen jarraituko dugu.Aldagaiak izango da gaur ikusiko dugun tresna. Aldagai bat kaxa bat bezalakoa da, datu bat gordetzeko balio digun kaxa alegia. Programaren erabiltzaileari eskatutako datuak, edo gure programaren erantzunak gordetzeko erabiltzen ahal ditugu aldagaiak.
Irakasleak emanen duen adibidearekin (adina kalkulatzeko programa) hobeki ulertu ahal izango da aldagaiaren kontzeptua. "Aldagaiak" izena duen multzoan Scratch-ek aldagaiekin lan egiteko zenbit bloke eskaintzen ditu.
Algoritmoak
Orain arte esan dugun bezala, algoritmoa plan bat da, gure programak egin nahi duenaren bide-orria. Gaur arte egindako programak oso sinpleak izan dira eta ez zuten algoritmoaren beharrik. Hemendik aurrera egingo ditugun programetan ordea, pantaila itzali eta paperaren aurrean ariketa ebazteko algoritmoa idatzi egin beharko duzue.
Algoritmoek ez dute zertan hitzezkoak izan, diagramen bidez ere adierazi daitezke. Adibidez hona hemen porrusalda purea prestatzeko algoritmo sinple bat. Bertan pausuak agertzen dira eta baita begizta edo bukle bat ere: pure eginda egon arte "porrusalda xehatu" pausua errepikatu behar dugu.
Scratch ariketak
Ondorengo ariketak burutzeko lehenengo pausua algoritmoa pentsatzea izango da. Pentsatu algoritmoa eta paperean idatzi, ordenagailuaren pantaila itzalita, eta behin prest duzuenean hasi programa sortzen. Programa bukatzean bidali irakasleari e-postaz, eta algoritmoa Google Drive testu prozesatzailearekin idatzi. Ondoren irakaslearekin elkarbanatu sortutako dokumentua.
2. Aldagaiak, eragiketaik, sentsoreak, kontrol estrukturak
2.1 Idatzi ezazu berreketak kalkulatzeko programa bat, erabiltzaileari berrekizuna eta berretzailea galdetuta. Adibidez 2³ (2 ber 3; 2 berrekizuna eta 3 berretzailea izanda) kalkulatu beharko du programak, 8 erantzuna emanez. Azpian dauzkazue lehen pausoak:
2.2 Poligonoen marrazketa: idatzi ezazu programa bat, erabiltzaileari alde kopurua galdetuta, alde horiek izango dituen poligonoa marrazteko. Kontutan izan "Arkatza" multzoko blokeren bat erabili beharko duzula. Hona hemen programaren hasiera:



No comments:
Post a Comment