Ebaluazioa


Irakasgaiaren atal honek ondorengo ebaluazioa izango du:
  • %30: klasean egindako ariketak: bost ariketa dira, programak irakasleari bidalita egoteaz gain blogean eskatutakoa bete den kontutan izango da.
  • %25: Pong jolasaren proiektua. Irakasleari programa (.sb fitxategia) bidali beharko zaio e-postaz, eta GoogleDrive-ko dokumentua konpartitu. Proiektuaren emaitza jolasgarria izan behar da, programaren blokeen erabilera egokia izango da eta noski gutxieneko baldintzak bete beharko ditu. 
  • %25: azterketa praktikoa.
  • %20: jarrera.
Azterketa Apirilak 24an izango da, eta bertan 3. saioko ariketetan planteaturiko programen antza izango duen programa bat sortu beharko dute ikasleek.

Unitate honen azken saioa Apirilaren 25ean izango da. Saio honetan Pong proiektua bukatu eta azken ukituak emateko erabiliko dute ikasleek.

No comments:

Post a Comment